Dena prest Donostia Zinemaldirako!Albisteak

Irailaren 18tik 26ra, Donostia Zinemaldiak ikus-entzunezko sektoreko profesionalak bilduko ditu berriro Donostian. Aurten, gainera, MEDIA programak 35 urte betetzen ditu. Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik hainbat proposamen prestatu ditu egun hauetarako: profesionalen arteko topaketak eta networking-saioak, industriari zuzendutako jarduerak eta beste hainbat ekimen.

Zinemak ere protagonismo berezia izango du. Zinemaldiko hainbat sailetan MEDIA programaren babesa jaso duten filmak ikusi ahal izango dira, Europako programak proiektu eta talentu berriei eskaintzen dizkien aukeren erakusgarri.

Edizio honetan, gainera, Leire Apellaniz ekoizlearekin hitz egin dugu, Aritz Morenok zuzendutako eta Señor y Señora ekoiztetxeak ekoitzitako ‘Karateka’ filmaren harira. Filmaren garapenerako Europa Creativa MEDIAren Slate Funding laguntza jaso zuen proiektua Velodromoan proiektatuko da Zinemaldiaren barruan. Elkarrizketan, Apellanizek filmaren ibilbideaz, ekoizpenak planteatu dituen erronkez eta proiektua aurrera ateratzeko laguntza horrek izan duen garrantziaz hitz egin digu.

Zuen zain gaude!

Buletina irakurri