
Dagoeneko ezagutzen ditugu gidoiak idazteko eta proiektuak garatzeko tailerrerako hautatutako proiektuak
- Leire Vazen ‘Olatuak hormaren kontra’ (TANTAK FILMS)
- Haritz Zubillagaren ‘Desalmado’ (BIXAGU)
- Mikel Agirresaroberen ‘Siglufjördur’ (KARRAKELA FILMS)
- Norma Vilaren ‘Tormenta de abril’ (DEMETER FILMS)
- Koldo Almandozen ‘Azken agurra’ (TXINTXUA FILMS)
- Sabin Egilioren ‘Los sueños cine son’ (BASQUE FILMS)
Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak film luzeen eta dokumentalen proiektuen gidoiak idaztera bideratutako tailerra antolatu dute datorren martxorako Tabakaleran, Miguel Machalskiren zuzendaritzapean. Gidoiak idazteko tailerra martxoaren 30 eta 31n izango da Tabakaleran.