
Sareko harremanetatik koprodukziora: Europa klik batean, Crew United-ekin
Ekainak 12 | 12:00 | K aretoa (Tabakalerako 3. solairua)
Europa Creativa MEDIA Euskadi eta Tabakalera-k, Koprodukzio Tailerraren testuinguruan, CREW UNITEDen aurkezpen bat antolatu dute Euskal Herriko ikus-entzunezko sektore osoarentzat.
Crew United Europako ikus-entzunezko profesionalei konektatzeko tresna nagusietako bat bihurtu da. 29 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, plataforma honek edukiak egiaztatzeko sistema esklusiboa du —profesionalen direktorioan zein ekoizpenen datu-basean—, informazio fidagarri eta eguneratua bermatuz. Halaber, zinema-industriaren garapen justu, iraunkor eta anitz baten alde duen konpromisoagatik da ezaguna.
Hitzaldi honetan aztertuko da nola Crew United-ek nazioarteko koprodukzioak errazten dituen, finantzaketa, bazkide bila dabiltzan proiektuak, lan-aukerak eta garapen-faseko proiektuen beharrak identifikatzeko informazio estrategikorako sarbidea eskaintzen duen, plataformaren bidez eskuragarri dauden tresnak erabiliz. Gainera, Spain Film Commission-en direktorio ofizial gisa —zeina Film Commission of the Year izendatua izan den Global Production Awards sarietan, Marché du Film ekitaldian—, Crew United ezinbesteko sare gisa kokatzen da Europako ikus-entzunezko mapan presentzia aktiboa izan nahi dutenentzat.
Nazioarteko mailan zure ibilbidea eta garapen-proiektuak bultzatzeko tresnak, kontaktuak eta baliabideak ezagutzeko aukera paregabea. Ez galdu!
Olivia Rogalla de Macedo (she/her)
Editorea eta Proiektuaren Arduraduna – Crew United Espainia
Schule für Schauspiel Hamburg-en antzerkian trebatua, Olivia Rogalla de Macedo-k bere sormen-energia 2022aren hasieran bideratu zuen Crew United Espainia-ren garapenera. Plataforma honek profesionalen direktorioa eta koprodukzioak konektatzeko eta sustatzeko espazio bat uztartzen ditu, Espainiako eta Europako ikus-entzunezko eszenan. Horrez gain, Mostra de Cinema Brasileiro jaialdia Madrilen antolatzen lagundu du eta moderatzaile aritu da erakunde hauetan: SGAE, Casa de América eta Casa de México. Bere helburua da ikus-entzunezko sektorean aukeretarako sarbidea demokratizatzea, ahots eta istorio berriei ikusgarritasuna ematea, eta industriaren berrikuntza sustatzea.