Europa Cinemasek 2021ean Europa Creativa MEDIAren laguntzarekin hasitako programaren helburua da herrialde bereko edo Europa mailako sareko kideek ezarritako proiektu berritzaileak eta lankidetzakoak saritzea.
Proiektu arrakastatsuek sektore zinematografikoan izan dezakeen eraginaren ebidentzia eskaini beharko dute, besteak beste, honako arlo hauetan: film europarren sustapena, zirkulazioa eta ikusgarritasuna; audientzien garapena eta ikusle gazteen hazkundea; eta zinemen lehiakortasuna eta iraunkortasuna indartzea beren merkatu eta komunitateetan.
Izena emateko epemuga: 2024ko otsailaren 19a
Informazio gehiago: https://www.europa-cinemas.org/en/activities/Support_for_cinemas/collaborate-to-innovate