Aurten, Cartoon Forum hitzorduak Espainian jarriko du arreta. Irailaren 19tik 22ra gauzatuko den topaketak Estatuko animazio-industriaren sormen-gaitasuna, estilo originala eta ikuspegi arrakastatsua nabarmenduko ditu.
Horrela, Europako koprodukzio foroak tarifa berezia eskainiko die behatzaile gisa parte hartzen duten espainiar profesionalei. Erregistratzean, ESP600 kodea erabili ahal izango dute 650 €-ko tarifa (BEZik gabe) jasotzeko, 1000 €-ko tarifa arruntaren ordez. Gainera, uztailaren 31 baino lehen erregistratzen direnak Cartoon Forum-en gidan agertuko dira.
Animazioaren sektorea Espainian izugarri hazi da 2018tik, enpresa berri asko finantzatu baitira. Emaitza nazioarteko arrakasta handiak izan dira, besteak beste: ‘Klaus’ (2019), ‘Beste bizitza egun bat’ (2018), ‘Buñuel dortoken labirintoan’ (2019), ‘Josep’ (2020), ‘Unicorn Wars’ (2022), eta Animazioko film labur onenaren Oscar saria ‘El lavaparabrisas’ lanarekin 2022an.