Berlinaleri hasiera eman diogu!Albisteak

Beste urte batez, Europa Creativa MEDIA programak stand bat izango du European Film Marketen otsailaren 13tik 19ra. MEDIA bulegoetako arduradunak bertan izango dira programak eskaintzen dituen finantzaketa-, prestakuntza- eta merkatu-aukera ugarien inguruko aholkuak eskaintzeko.

Era berean, merkatura bertaratzen diren pertsonek EACEAren eta Europa Creativa MEDIAren eskutik antolatutako informazio-ekitaldi batzuetan parte hartu ahal izango dute. Gaur arratsaldean, adibidez, 20-30 minutu bitarteko saio laburrak emango dira MEDIA karbono-kalkulagailua ezagutzeko.

Florian Reimann proiektuaren zuzendaria ezagutzeko eta ikus-entzunezko industriarako karbono paneuroparraren kalkulagailu berriari buruzko informazio aurreratua lortzeko aukera paregabea da.