Berlinale Talents 2024Albisteak

2024ko Berlinale Talents otsailaren 17tik 22ra bitarte egingo da Berlineko HAU Hebbel am Ufer (Alemania) antzokian.

Europa Creativa MEDIAk babestu du ekimena eta zinema arloan hazten ari diren profesionalentzako plataforma garrantzitsuenetako bat da. Zinema eta telesailen arlo ugarietatik aukeratutako 200 sortzaile ingururi networkingerako aukerak eta laster 10.000 talentukoa izango den mundu mailako komunitatera iristeko sarbidea eskaintzen dizkie.

Aurten, «Common Tongues – Speaking Out in the Language of Cinema» lelopean, hitzaldietan, tailerretan eta eztabaidetan parte hartzeko aukera izango dute.

Hasiera-hasieratik, Berlineko Berlinale Talents ekimenaren ezaugarri nagusietako bi izan dira audientzia zinemazalearekiko konpromisoa eta zinema arloko diziplina guztietako elkarlanerako elkarrekintza.

Ekimenak zinemaren hamalau diziplinetako bakoitza eta haren ordezkariak modu berean hartzen ditu kontuan prozesu artistikoan, eta aukera ematen du kultura-industriaren ikuspegi anitza eta zuzena izateko, guztiontzat esperientzia praktikoa izan dadin.

Aurten, aukeraketan Estatuko hamaika partehartzaile daude:
Queralt Pons Serra (Nazioarteko salmentaagentea, audientzia-diseinatzailea).
Salza Tiziana (Alemanian bizi den zuzendaria).
Mireia Vilanova (Ameriketako Estatu Batuetan bizi den ekoizlea).
Jorge Alarcón (Soinu diseinatzailea).
Fran Villalba (Musikagilea).
Toni Vidal Llorens (Argazki-zuzendaria).
Alberto Gross Molo (Zuzendaria eta gidoilaria).
Ricard Sales (Ekoizlea eta aktorea).
Laura García Andreu (Zuzendaria eta gidoilaria).
Claudia Salcedo (Ekoizlea).
Patricia Pérez Fernández (Ekoizlea eta zuzendaria).