Ba al duzu proiekturik European Slate development eta European Mini-slate development deialdietarako?Albisteak

Datorren asteazkenean, urriaren 15ean, 14:00etatik 16:00etara, European Education and Culture Executive Agency (EACEA) erakundeak antolatutako informazio-saio bat izango da, Europa Creativa MEDIAren finantzaketa-aukera berriak eta European Slate development eta European Mini-slate development deialdietarako eskaera-prozesua azaltzeko.

Saioaren esteka: hemen

Zalantzarik izanez gero, edo eskabideak prestatzeko orientazioa jasotzeko, jar zaitezte harremanetan gure bulegoarekin.