Aurkeztu zure proiektua MEDIA TV & ONLINE CONTENT deialdiraAlbisteak

Gogorarazten dizuegu MEDIA TV & ONLINE CONTENT deialdia maiatzaren 14an amaituko dela. Gure webgunearen eta Facebook profilaren bidez aurkituko duzue deialdiaren informazioa. EACEA Agentziak antolatutako Webinarretan sar zaitezkete EACEAren webgunean.

Gogoan izan MEDIA laguntzek ez dutela finantza arloko diru-laguntza soila biltzen; izan ere, MEDIA markak networking eta beste finantzaketa-iturri mota batzuetarako ateak ireki diezazkizueke.

Deialdiaren inguruko edozein zalantza izanez gero, horiek argitzeko eta eskaeren inguruko laguntza jasotzeko bulegora etortzera gonbidatzen zaituztegu.