Animazio tailerra: AnimaciON 2D-3D-VR Albisteak

Datorren irailaren 22an, 18:00etan, Tabakalerako 2DEO ikus-entzunezko laborategiak, Europako Creativa MEDIA Euskadi programarekin eta SSIFFrekin lankidetzan, animazioko profesionalak bilduko ditu, genero horren egungo egoerari buruzko hausnarketa bultzatu eta animazioko hainbat proiekturen berezko sormen-prozesuetan murgiltzeko aukera emango digun saio batean:

➖ Isabel Herguera, ‘El sueño de la sultana’ (MEDIA laguntza)
➖ Iván Miñambres, ‘Unicorn Wars’ (MEDIA laguntza)
➖ James A. Castillo, ‘Madrid Noir’

Gainera, irailaren 22an eta 23an, Isabel Hergueraren lan-estudioa bisitatu eta 'Madrid Noir' errealitate birtualeko filma ikusteko aukera izango duzu Tabakaleran.

Informazio gehiago: https://www.tabakalera.eus/eu/animazioa-2d-3d-vr/