2027ko MEDIA deialdiak: komunikabideentzako aukera berriak sektorearen erronken aurreanAlbisteak

Europa Creativa MEDIAk Literacy, Media Freedom Rapid Response mechanism, Journalism Partnership eta innovation Lab deialdiak argitaratu berri ditu, sektoreen arteko elkarlana sustatzeko eta, hala, komunikabideek egin beharreko aldaketa estruktural eta teknologikoetara egokitzeko (ingurune mediatiko librea, anitza eta pluralista; kalitatezko kazetaritza eta alfabetatze mediatikoa, ingurune digitala barne). Komunikabide profesionalen arteko lankidetza sistematikoa sustatuko dute kazetaritza-elkarteek, modu profesionalean ekoitzitako kazetaritzaren bideragarritasuna eta lehiakortasuna hobetzeko. Horretarako, negozio-eredu berritzaileei, kideen artean jardunbide egokiak partekatzeari eta kazetaritza-elkarlan berritzaileei lagunduko diete.

Deialdi hauei lotutako dokumentu guztiak ESTEKA honetan daude eskuragarri.

Informazio-saioak: https://www.eacea.ec.europa.eu/news-events/events/online-info-sessions-creative-europe-media-and-cross-sectoral-2027-2026-10-12_en

  • Media Literacy – Urriak 29 | 14:00 – 16:00
  • Media Freedom Rapid Response Mechanism – Azaroak 5 |  14:00 – 16:00
  • Journalism Partnership – Abenduak 11 | 10:00-12:00
  • Innovation Lab – Urtarrilak 14 | 10:00 – 12:00