Europa Creativa MEDIA 1991tik ari da Europako industria zinematografikoan inbertitzen. Azken 33 urteotan, lankidetzak sustatu ditu tokiko mailan ez ezik estatu kideen artean ere, mugen arteko ekoizpenak eta lanen zirkulazioa hobetzeko, publiko berriengana heldu ahal izateko.
Horregatik ohore handia da guretzat MEDIAk babestutako hainbeste lan ikustea Berlineko Zinema Jaialdiaren moduko jaialdi ezagunetan urtero.
MEDIAk jarraituko du Europa osoan zehar filmen garapena, banaketa eta sustapena bultzatzen, Europako zinemaren onena publikoari gerturatzeko.
Aurten, MEDIA programak babestutako 14 film lehiatuko dira Berlineko Zinema Jaialdiaren 74. edizioko hainbat sailetan, 2024ko otsailaren 15etik 25era bitartean.
Hauek dira hautatutako filmak:
Lehiaketa
- Another end, Piero Messina (Italia) –Slate Funding Development MEDIA laguntza.
- Architecton, Victor Kossakovsky (Alemania eta Frantzia)-Slate Funding Development MEDIA laguntza.
- Des Teufels Bad (The devil’s bath), Veronika Franz eta Severin Fiala (Austria eta Alemania)– Banaketarak, salmenta-agente eta Slate Funding Development laguntza.
Berlinale Special
- Treasure (Iron box), Julia von Heinz (Alemania eta Frantzia)- Slate Funding Development MEDIA laguntza.
Panorama
- Andrea lässt sich scheiden (Andrea Gets a Divorce), Josef Hader (Austria) – Banaketa automatikorako MEDIA laguntza.
- Jia ting jian shi (Brief History of a Family), Lin Jianjie (Txina, Frantzia, Danimarka eta Qatar) -Koprodukzio-funtsa eta 360º MEDIA laguntza.
- Cu Li Không Bao Gio Khóc (Cu Li Never Cries), Lân Pham Ngoc (Vietnam, Filipinas, Frantzia, Singapur eta Noruega)-Koprodukziorako laguntza.
Panorama Dokumente
- Ješte nejsem, kým chci být (I’m Not Everything I Want to Be), Klára Tasovská (Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Austria) – Slate Funding Development MEDIA laguntza.
- No Other Land, Basel Adra, Hamdan Ballal, Yuval Abraham, Rachel Szor (Palestina eta Noruega) – Koprodukziorako laguntza.
- Tongo Saa (Rising Up at Night), Nelson Makengo (Kongoko Errepublika Demokratikoa, Belgika, Alemania, Burkina Faso eta Qatar) -Koprodukziorako laguntza.
Forum
- Marijas klusums (Maria’s silence), Davis Simanis (Letonia eta Lituania)- Slate Funding Development MEDIA laguntza.
- Reas, Lola Arias (Argentina, Alemania eta Suiza)- Slate Funding Development MEDIA laguntza.
- Oasis of Now, Chee Sum Chia (Malasia, Singapur eta Frantzia)- Koprodukziorako laguntza.
Generation K Plus
- Fox and Hare Save the Forest, Mascha Halberstad (Herbehereak, Belgika eta Luxemburgo)–Slate Funding Development MEDIA laguntza.