
Zineuskadiko zinema aretoei zuzendutako jardunaldia
Europa Cinemas sareko kidea izan:
Europako filmen programazioa finantzatzeko aukerak eta zinema aretoetan praktika berritzaileak eskeintzeko formazio aukerak
Aurkezlea: Irene Angel Echeverri, Espainiako Europa Cinemas programako arduraduna
Data: 2016ko ekainak 15, asteazkena 15 Junio 2016
Ordua: 11:00etatik 14:00etara
Non: ZINEUSKADI
Tabakalera
Andre zigarrogileen plaza, 1 – 3. solairua
20012 Donostia
Aurkezpena
Europa Cinemas Europako zinemarekin konpromisoa duen zinema aretoen sarea da. Publikoen berrikuntza eta Europa zein nazio mailan ekintza ezberdinak aurrera eramanaz, ikus-entzuleekin komunikatzeko praktika berritzaileak sustatu eta partekatu nahi ditu. Jardunaldiaren helburua da zinema aretoei zehatz-mehatz azaltzea zein onura eta konpromiso hartzen dituzten sarera sartzen direnean.
Egitaraua
Goizean 11.00etik 12.30era
Zinema aretoen sareko kide diren Zineuskadiko aretoen eta sarera sartu nahi dutenen arteko topaketa.
Gaiak:
- Zer da eta nola funtzionatzen duen Europa Cinemas-ek (datu orokorrak eta 2015 urteko emaitzak),
- Europa Cinemas sareko kide diren aretoek dauzkaten onurak eta hartu behar dituzten konpromisoak, 2016 urteko gida-lerroak,
- Ekintzak: Konferentziak, Tailerrak (Sofía, Bolonia, Sevilla), Label, 28 Times Cinemas, sare txikien proiektuak, zinema aretoen Erasmusa.
12:30 – 12:45
Atsedenaldia
12:45– 14.00
Zinema aretoen sarera sartu nahi duten aretoen eta urteko programazioko txostenarekin zalantza espezifikoak dituztenen arteko topaketa.
Gaiak:
- Nola defendatu Europa Cinemas (Baldintzak eta hautagaitzari buruzko berezitasunak),
- Nola menderatu programazioa (17 zutabeko koadroa, probetarako balio duten dokumentuak, etab.),
- Publiko Gaztea programazioa babestu (laguntzaren azalpen zehatza, baldintzak, ebaluazioa).
14.00-14:30 Galderak
Aldez aurretik, ekimena are gehiago goratuko duen zure presentzia aldez aurretik eskertuz
Etorriko zaren jakinarazi mesedez 2016ko ekainaren 8a baino lehen : info@europacreativaeuskadi.eu