Fikziozko serie-proiektu bat garatzen ari al zara?
Bidal ezazu zure MEDIA bulegora 2018ko irailaren 15a baino lehen.
Telebistarako fikziozko serie edo mini-serie bat garatzen ari bazara, nazioarteko potentzialarekin, atxikitako ekoizlearekin eta dagoeneko itxitako gutxieneko finantzazioarekin, SERIES LAB BRUSSELS aplikatzera gonbidatzen zaitugu. Ezinbesteko ekitaldia da, hiru egunekoa, koprodukzio foro bikaina eta garapen-tailerra biltzen dituena.
Hitzorduak Belgikako eta Europako ekoizleak elkartuko ditu. Ez ezazu galdu zure proiektua finantzatzaileei eta nazioarteko bazkide bila ari diren Europako beste ekoizle batzuei aurkezteko aukera.
Belgikako hiriburuan networking-eko aukera bikaina da. Nazioarteko koprodukziorako baliabide ezin hobeak dituen herrialdea da Belgika.
Series Lab Brussels 2018ko abenduaren 9 (igandea) eta 12 (asteazkena) artean egingo da, Are You Series? Festival baino lehentxeago.
Espainiak lehen aldiz hartuko du parte ekimen honetan eta erakundearen gain izango dira ostatu-gastuak, dietak eta partaidetza.
Nola funtzionatzen du?
Series Lab Brussels 2018k 15 herrialdetako 20 serie-proiektu izango ditu. Jasotako proiektu guztien artetik, herrialde hauek aukeratuko dute Europako hitzordu honetan ordezkatuko dituen lurraldeko proiektua: Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Austria, Danimarka, Suedia, Finlandia, Norvegia, Herbehereak, Luxenburgo eta Suitza. Belgikak sei proiektu izango ditu eta Alemaniak bi.
Aplikazio-formularioa bidali behar duzu ingelesez beteta; baita formularioaren amaieran eskatutako atxikitako materiala ere zure MEDIA bulegora:
MEDIA Euskadi: info@europacreativaeuskadi.eu
Mugaeguna: 2018ko irailak 15
Proiektuaren betebeharrak:
- Ekoizle eta gidoilari talde baten guztizko konpromisoa izan beharko du.
- Garapen bidean dagoen profil altuko serie bat izan behar du.
- Bermatutako gutxieneko finantzazioa izan beharko du (funtsak, telebista-kanala, MG...)
- Mugaz gaindiko koprodukzio potentziala izan beharko du.
- Ez dira animazio-serieak edo serie dokumentalak onartzen.
Proiektuaren enpresa ekoizlearen betebeharrak:
- Gutxieneko esperientzia sendoa izan behar du.
- Jatorrizko herrialdetik kanpo komertzialki banatua izan den fikziozko lanen bat (film luzea edo seriea) ekoitzia izan beharko du.
Aplikazio-materiala:
- Ingelesez bete beharreko aplikazio-formularioa + 12 orrialde (tratamendua eta biblia ingelesez).
Parte hartzeko baldintzak:
Ez dago parte hartzeko kuotarik. Ostatua, dietak eta programan parte hartzea erakundeak estaltzen ditu. Bidaia-gastuak parte-hartzaileen kontura izango dira.
Laborategiko puntu nagusiak:
- Storytelling eta garapena: Nazioarteko hiru adituren laguntzarekin, laborategiak taldeko tailerrak antolatuko ditu. Bertan, proiektuak sakon aztertuko dira storytelling eta irismen-potentzialari dagokionez. Iritzi horiez gain, beste ekoizle batzuek ere beren ikuspegiaren berri emango dute.
- Finantzazioa eta banaketa: Proiektuetako taldeek banakako topaketak izango dituzte eskualde parte-hartzaileetako nazioarteko finantzatzaileekin (telebista-kanalak, plataformak, funtsak eta nazioarteko banatzaileak).
- Koprodukzioa: Hiru egunetan zehar, ekoizleek beste herrialdeetako proiektuen berri izan dezakete eta kogarapen eta koprodukzio posibleak eztabaida ditzakete.
Series Lab Brussels Belgikako talentuan eta edukian ere oinarrituko da.
Workshop saioak:
Talde guztiak irakurriko du aurretik beste parte-hartzaileen material artistikoa. Ordu eta erdiko saio batean, adituek proposatutako materiala berrikusiko dute, baina saioko beste parte-hartzaileak ere tartean izango dira beti. Saio bakoitza kontzeptuan, pertsonaietan, eszenetan, argudio-lerroan eta proposatutako formatuan oinarrituko da. Audientzia potentzialaren eta banaketa-plataformen inguruan eztabaidatuko da.
Programa:
- Igandea, 2018ko abenduak 9: Ongietorri-afaria.
- Astelehena, 2018ko abenduak 10: 1. eguna. Goizez 20 proiektuen pitch-a eta adituen aurkezpena. Arratsaldez: 2 workshop saio:
- Asteartea, 2018ko abenduak 11: 2. eguna. Lau workshop saio, panela lau aditurekin.
- Asteazkena, 2018ko abenduak 12. 3. eguna. Banakako topaketak finantzatzaileekin. Saioak azterketa-kasuekin edota eskola magistralekin Belgikako industriarako eta zinema-ikasleentzako (hautazkoak Series Lab Brussels-eko parte-hartzaileentzako).
Oharra: 2018ko abenduaren 11tik 16ra Are You Series? Festival jaialdia izango da Bozar-en, Bruselan
Aplikazio-formularioa: Esteka honetan.