Zineuskadi – Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak, tailer bat antolatu du. Tailerra uztailean egingo da, eta Miguel Machalskik gidatuko du. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzak 30 da. Miguel Machalskik hautatuko ditu parte hartuko duten proiektuetako gidoilariak.
Gidoien idazketa-tailerra uztailaren 2tik 4ra egingo da Gasteizen (lekua zehazteke), eta Miguel Machalski gidoi-analista entzutetsuak gidatuko du. Besteak beste, Machalskik Clint Eastwooden Million Dollar Baby filmean, Alejandro Amenabar Mar adentro lanean, Nagisa Oshima Taboon, David Cronenberg Spideren, Sydney Pollacken La intérprete lanean, eta Ingmar Bergman Saraband filmean aritu da analista gisa.
Hautatutako proiektuetarako aholkularitza pertsonalizatuak egoteaz gain, masterclass bat egingo dute. Uztailaren 2an, Miguel Machalskik hitzaldia eskainiko du gidoien idazketarekin lotuta zinema industriako profesionalei zuzendua. (Datozen egunetan bidaliko dizkizuegu agenda eta ordutegiak)
Helburuak:
- Gidoiaren garapen- eta idazketa-prozesuan orientazioa ematea.
Metodologia:
- Pertsonalizatutako aholkularitza (feedback-ak, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak...).
Xede-taldea:
- Film luze baten proiektua garatzen ari diren eta egoitza Euskadin duten gidoilariak eta gidoilari/zuzendari/produktore taldeak –gehienez, proiektuko hiru pertsonek parte har dezakete.
Lanerako hizkuntza: Gaztelera.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (PDF edo word formatuetan aurkeztutako artxiboak baino ez dira onartuko):
- Orrialde bakarreko sinopsia.
- 5000 hitz inguruko tratamendua, eskuragarri baldin badago, elkarrizketa duten 2 edo 3 eszena eta/edo eskaleta.
- Partehartzaileen CVa.
- Ekoizlearen CVa eta ekoiztetxearen bilakaera.
- Orrialde bateko intentzio-oharraAholkulariak aukeratuko ditu tailerrean parte hartuko duten proiektuak.
Zinemara bideratutako eta garapen fasean dauden sorkuntzako luzemetraiak edo dokumentalak izango dira.
Aurkezteko data: 2018ko maiatzaren 30a baino lehenago aurkeztu behar dira Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoko posta elektronikoan (info@europacreativaeuskadi.eu) atxikita dagoen izen-emate orria behar bezala beteta eta eskatutako dokumentazioa atxikita.
Informazio gehiagorako:+34 943326837info@europacreativaeuskadi.eu
|
|
Zineuskadi - Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi ha organizado este taller enfocado en la escritura de guiones de proyectos de largometraje y documental para el próximo mes de julio, bajo la dirección de Miguel Machalski. El último día para entregar los proyectos será el 30 de mayo.
- Orientar en el proceso de desarrollo y escritura del guión para desarrollar un buen proyecto de película.
- Preparar los proyectos para la convocatoria de Desarrollo de Gobierno Vasco.
- Asesoramiento personalizado (feed-back, ideas, sugerencias, consejos prácticos…).
- Guionistas y equipos de guionistas/directores/productores con sede en Euskadi y que cuenten con un proyecto de largometraje en desarrollo –máximo tres participantes por proyecto–.
- Sinopsis de una página.
- Tratamiento de aprox. 5000 palabras, si está disponible, 2 o 3 escenas dialogadas y/o escaleta.
- CV de los participantes.
- CV del productor y trayectoria de la productora.
- Nota de intención de una página
- +34 943326837
- info@europacreativaeuskadi.eu