Video games and Immersive Content Development CREA-MEDIA-2022-DEVVGIM.
Bideojokoen ekoiztetxeentzako, XR estudioentzako eta ikus-entzunezko ekoizpen-enpresentzako deialdia argitaratu du Europa Creativa MEDIA Programak. Mundu mailako audientzietara iristeko potentziala duten bideojoko eta esperientzia murgiltzaile interaktiboak garatzera bideratuta dago deialdia.
Azken eguna: 2022ko apirilak 12 (17:00, Brusela).
Finantzaketa eskuragarria: Eskuragarri dagoen guztizko aurrekontua 6 milioi eurokoa da.
Eskatzaile hautagarriak: Europako bideojokoen ekoizpen-enpresak, XR estudioak eta ikus-entzunezko ekoizpen-enpresak, merkatuan banatutako narrazio-bideojokoak eta narrazio-esperientzia murgiltzaile interaktiboak ekoizten orain dela gutxiko esperientzia dutela froga dezaketenak.
Helburu eta jarduera nagusi hauek dituzten bideojokoen ekoizpen-enpresak, XR estudioak eta ikus-entzunezko ekoizpen-enpresak hautatu ahal izango dira: ekoizpena, bideojokoen garapena (entretenimendua), softwarearen garapena edo ikus-entzunezko ekoizpena (edo baliokidea); dagozkion erregistro-dokumentu nazionaletan adierazita egon beharko du.
Merkatuan banatutako lan hautagarriak ekoizten aurretiazko esperientzia duten enpresak izango dira honakoak ekoitzi edo garatu dituztenak:
- Narrazio-bideojoko bat edo narrazio-esperientzia murgiltzaile bat (interaktiboa edo ez), 2019ko urtarrilaren 1etik eskaerak aurkez daitezkeen azken egunera arteko aldian merkatuan banatu dena. Aurretiazko lana merkatuan banatu dela frogatzeko, eskatzaileak salmenta-txosten adierazgarri bat aurkezteko gai izan behar du, 2019ko urtarrilaren 1etik eskaerak aurkez daitezkeen azken egunera arteko salmentak erakusten dituena.
Proiektu hautagarriak: Narrazio-bideojokoen eta narrazio-esperientzia murgiltzaile interaktiboen garapen-fasearekin lotutako jarduerak, banaketarako erabiliko den plataforma edo metodoa kontuan hartu gabe. Lehen ideia izatetik jolasteko moduko lehen prototipoa edo probako bertsioa (lehengo gertatzen denaren arabera) ekoitzi arteko faseari deitzen zaio garapen-fasea (Alpha, Beta edo Trial bertsioa).
Narraziotzat hartzeko, bideojoko edo esperientzia murgiltzaile osoan zehar kontatu behar da istorioa, eta ez sarreran edo amaieran bakarrik.
Eskatzaileak, era berean, aurkeztutako proiektuarekin lotutako eskubideen gehiengoa izan behar du. Beranduenez deialdiaren azken egunerako, eskaeran jasotako material artistikoaren gaineko eskubideak barne hartzen dituen kontratu bat izan beharko du eskatzaileak, behar bezala datatuta eta sinatuta.
Proiektua dagoeneko existitzen den lan baten (literarioa, ikus-entzunezkoa, komikia) egokitzapena bada, eskatzaileak lan horren egokitzapenarekin lotutako eskubideen gehiengoa ere izan beharko du, eskubideak erabiltzeko aukeraren edo eskubideen transferentziaren gaineko kontratu baten bidez frogatua, behar bezala datatuta eta sinatuta.
Aurkeztutako proiektuaren ekoizpen faseak ezin du hasi eskaera aurkezten den egunetik 10 hilabete igaro baino lehen. Jolasteko moduko lehen prototipoa edo probako lehen bertsioa eskuragarri dagoenean (lehengo gertatzen denaren arabera) hasten da ekoizpen-fasea.