CO-DEVELOPMENT

Zinemarako, telebistarako edo plataforma digitaletarako nazioarteko irismena duen ikus-entzunezko proiektua garatzeko ikus-entzunezko bi ekoizle edo gehiago dituzten partzuergoentzako deialdia. Deialdiaren helburua Europako ekoizleen arteko lankidetza sustatzea da.

 

Finantzazio eskuragarria: Aurrekontu osoa 6 milioi eurokoa da. 

 

Hauta daitezkeen eskatzaileak: Gutxienez herrialde bateko proiektuaren liderrak (koordinatzailea) eta beste herrialde bateko bazkideak (onuraduna) osatzen duten partzuergo bateko Europako ikus-entzunezko ekoizpeneko enpresa independenteak.

 

Proiektuaren liderrak eskaera-epea amaitu aurretik frogatu behar du 2015etik gutxienez 24 minutuko lan bat (errealitate birtuala izan ezik) ekoitzi duela, eta komertzializaziorako estreinatu dela (zinema-aretoan) edo eskatzailearena ez den beste hiru herrialdeetan gutxienez eman dutela (telebistan, plataforma digitaletan). Linean emango badute, hiru bide desberdin izan behar dira:

 

Koordinatzaileak honakoa frogatu beharko du: 

- Ekoizpen-enpresa bakarra izan zela; edo

- Beste ekoizpen-enpresa batekin batera egin bazuen ekoizle nagusia edo ekoizle ordezkaria izan zela finantzaketa-planean; edo

- Zuzendari nagusia edo akziodunetako bat aurreko lan bateko kredituetan agertu dela ekoizle edo ekoizle ordezkari gisa.

Informazio hori eskaeraren atal batean bete beharko du. Aurreko lanetako batek irizpide horiek betetzen ez baditu, eskaera onartezina izango da.

 

Aukera daitezkeen proiektuak: Soilik proiektu hauek izan daitezke hautatuak: 

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena duen fikziozko film luzea, animaziozko filma eta dokumental sortzailea. Nagusiki zinemetan estreinatzeko egin den proiektua.
  • Gutxienez 90 minutuko iraupena duen fikzioa (emanaldi bakarra edo telesaila), gutxienez 24 minutuko iraupena duen animazioa (emanaldi bakarra edo telesaila) eta gutxienez 50 minutuko iraupena duen dokumental sortzailea (emanaldi bakarra edo telesaila). Nagusiki telebistan estreinatu edo plataforma digitaletan ustiatzeko den proiektua.
  • Edozein iraupen duen eta lineala ez den fikzio interaktiboa, animazioa edo dokumental sortzailea (esaterako, errealitate birtualeko proiektu narratzaileak)

 

Telesail gisa diseinatu diren eta banaketa eta marketin estrategia bateratua duten proiektuak telesail oso gisa aurkeztu behar dira. Ez dira onartuko aplikazio beraren proiektu desberdin gisa.

 

Finantzaketa. Lump sum. Horrek esan nahi du kopuru finko bat emango dela, kopuru orokor baten oinarriaren edo kosteekin zerikusirik ez duen finantzaketaren gainean. Zenbatekoa Agentzia Exekutiboak finkatuko du proiektuaren aurrekontuaren oinarriaren eta % 50eko finantzaketa-tasaren gainean. 

Eskatzaile bakoitzarentzako (esaterako, koordinatzailea eta bazkide hautagarria) EBren gehieneko diru-laguntza 60.000 eurokoa da, telesail osoaren garapenerako izan ezik, 20 milioi euro edo gehiagoko ekoizpen-aurrekontua baitago. Kasu horretan, EBk eskatzaile bakoitzari emango dion gehieneko kopurua 100.000 eurokoa izango da. Diru-laguntza eskatutako zenbatekoa baino baxuagoa izan daiteke.

 

Proiektuak ez du aurreikusi behar grabaketari deialdiaren azken egunetik hasi eta datozen hamar hilabeteko epean ekitea. Eskatzaileak frogatu beharko du proiektuaren material artistikoaren eskubide gehienak dituela, eskaera aurkezteko epearen barruan.

 

Proiektuaren liderraren eta partzuergoko bazkideen arteko eskubide-berdintasuna onartuko da. 

 

Proiektuen gehieneko iraupenak ez du 30 hilabete baino gehiagokoa izan beharko.

 

Hautatzeko irizpideak: 

  • Garrantzia eta Europako balio erantsia (40 puntu). Garapeneko ikuspegiaren balio erantsia, batez ere proiektuaren izaerari eta bazkideen esperientziaren osagarritasunari dagokienez. Enpresa-ekoizleen lankidetza maila, alderdi sortzaileen eta narrazioaren garapenari dagokionez. Lankidetzaren Europako dimentsioa, tamaina desberdineko merkatuak dituzten herrialdeen arteko lankidetzari dagokionez, ikus-entzunezko ekoizpen-gaitasun baxua duten herrialdeak barne. Dibertsitate linguistikoaren eta geografikoaren garrantzia. Ingurumenarekin errespetua duen industria bermatzeko aurkeztu diren estrategietara egokitzea. Genero-berdintasuna eta dibertsitatea bermatzeko estrategietara egokitzea, bai proiektuan/edukian, bai jarduera kudeatzeko moduan.
  • Edukiaren eta jardueren kalitatea (20 puntu): Proiektuaren kalitatea eta sormena (proiektuaren ideiaren/ikuspegiaren bereizgarritasuna, idazketaren kalitatea, narraziorako dituen aukerak, pertsonaien garapena eta istorioaren mundua). Europako eta nazioarteko publikoarengana iristeko duen indarra (talde sortzailea, aurreikusitako aktoreak edo aktoreei dagokienez duen nazioarteko anbizioa eta estatukoak ez diren bazkideekin lankidetzan aritzeko estrategia). Kontzeptuak estatutik kanpo duen erakargarritasuna eta publiko zabal eta anitzagoarengana iristeko proiektuak duen indarra, batez ere publiko gaztearengana, garrantzitsuak izango dira.
  • Proiektuaren kudeaketa (25 puntu): Proiektuaren funtzioen eta arduren banaketak, hauek barne; zereginen banaketa, aurrekontuaren banaketa, administrazioko lankidetza eta arriskuen kudeaketa. Garapenerako estrategiaren kalitatea: garapen-planaren egokitzapena, proiektua gauzatzeko egutegia eta laneko beharretara egokituta dagoen garapen-aurrekontua. Finantzaketa-estrategiaren kalitatea (proiektuaren ekoizpen-kostuak garapen-aurrekontura egokitzea, finantzaketa-estrategia egokitzea, finantza-bazkideen ezagutzari dagokionez kalkulatutako ekoizpen-kostuetara, potentzialki egokiak diren herrialdeak hautatzea eta aurreikusitako finantzaketa-iturrien dibertsitatea).
  • Proiektuaren emaitzen banaketa eta komunikazioa (15 puntu): Marketin-estrategia egokitzea, proiektuaren garapenaren etapa goiztiarrean ikusleengana heldu ahal izateko. Salmenta puntu bakarrak, xede ikusleak eta merkatuak, marketineko tresna berritzaileen erabilera eta sustapen-jardueretan publikoaren parte-hartzea zehaztea. Europako banaketa-estrategiaren egokitasuna, honi dagokionez: xede ikusleen identifikazioa, banaketa-metodoen aurreikuspena, banaketa-bazkideen gaineko erabakia, merkatuen ezagutza, Europako eta nazioarteko ikuspegia eta herrialdeen hautaketaren egokitasuna.