Zinemaldia Startup ChallengeAlbisteak

Donostia Zinemaldiak Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren laugarren deialdia abiarazi du. Zinemaldia Startup Challenge Estatuko eta Europako ekintzaileei eta sortu berri diren startupei zuzendutako lehiaketa da, baldin eta horien proiektuek ikus-entzunezkoei aplikatutako teknologia berriak txertatzen badituzte. Ekimena Zinemaldia & Technology ekimenaren barruan kokatzen da.

Aurten, lehen aldiz, Estatuko ekintzaile eta startupentzako lehiaketa espezifiko bat sortu da, eta Europakoei zuzendutakoen aldi berean egingo da ekimen berria.

Izena emateko epea ekainaren 3an amaituko da