Zabalik daude mundu osoko zinemako profesionalei zuzendutako TFL Extended programaren deialdiak. Topaketak Madrilen egingo dira.
TFL Extendend- FILM 2022
Garapenean dauden proiektuak dituzten eta garapen-tailer intentsibo baten bidez idazketa-prozesuan sakontzeko prest dauden nazioarteko profesional-taldeei zuzendua.
25 proiektu aukeratuko dira 5 taldetan lan egiteko, bakoitza nazioartean ibilbide luzea duen tutore batek gidatuta.
- Datak: 2022ko irailaren 7tik 11ra
- Izena emateko epemuga: ostirala, 2022ko uztailak 15
- Izen-emateak: http://www.torinofilmlab.it/training/tfl-extended-2/51-tfl-extended-film-2022
TFL Extended - STORY EDITING 2022
Film luzeen proiektuetarako istorioen editore gisa gaitzeko interesa duten zinemako profesionalentzako gaikuntza praktikoko tailerra. Hautatutako 5 parte-hartzaile tutore batek gidatuko ditu, idazleei/zuzendariei beren fikzio-proiektua garatzen laguntzeko.
- Datak: 2022ko irailaren 5etik 11ra
- Izena emateko epemuga: ostirala, 2022ko uztailak 15
- Izen-emateak: http://www.torinofilmlab.it/training/tfl-extended-2/52-tfl-extended-story-editing-2022