Portugal eta Frantziarekin koproduzitzeko lanik baduzu? Izena eman Portugalgo EC bulegoarekin batera antolatutako topaketetan! Albisteak

Porto/Post/Doc: film & Media Festival jaialdia azaroan Oporton egiten den ekitaldia da. Zinemaren historian eta gaur egungo gizartean garrantzi handia duen genero bati, dokumentalari, eskainitako jaialdia izaten jarraitzeko xedea du, ikus-entzule kopuru handiari eutsiz.

Zinemaldiak, nagusiki, zinema garaikide hibridoa du ardatz, hau da, fikzio eta dokumental lengoaiak uztartzen dituzten filmak erakusten ditu. Proposamen zinematografiko garaikideak eta programazio-proposamen alternatiboak eskaintzeaz gain, zortzi urtez, publiko berriak sortzeko lan etengabea egin du, elkarrizketa, eztabaida eta masterclass saioen bidez.

Berrikuntza gisa, aurten Portugalgo Creative Europa Desk MEDIA bulegoak koprodukzio topaketak burutuko ditu Portugal, Frantzia eta Espainiaren artean, azaroaren 22 eta 23an. Gure bulegoaren partaidetza duen ekimen horren helburua kontinente zaharreko zinemagile ezberdinen zirkulazioa indartzea da. Horretarako, garapenean edota aurreprodukzioan dagoen eta Portugalekin eta Frantziarekin koprodukzioa bilatzen duen euskal proiektu bat aukeratu ahal izango dugu. Hautatutako ekoizleak estalita izango ditu bidaia- eta ostatu-gastuak. 

Hori dela eta, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegotik abuztuaren 19a baino lehen gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu, Portugalekin edota Frantziarekin koproduzitu nahi duzuen proiekturen bat baldin baduzue.