Donostia Zinemaldiak 71. ediziorako filmen online izen-ematea ireki du Albisteak

Donostia Zinemaldiak 71. ediziorako filmen online izen-ematea ireki du

Oraingoz, WIP Latam, WIP Europa eta Nest ez diren gainerako sailetan parte hartu nahi duten filmek eman ahalko dute izena.

Aurreko urteetan bezala, izena emateko prozesuan, filmen arlo hauetan aritzen diren pertsonen genero-identifikazioari buruzko informazioa eskatuko da: zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, muntaketa, argazkia, musika, soinua eta, aurten hasita, baita arte zuzendaritza ere.

‼️ Aurre-hautaketan izena emateko epea 2023ko ekainaren 19an amaituko da.