Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

27/Oct/2020

Europako zine-banaketa aztertzeko mintegia Doclisboan / Doclisboa acoge un seminario para analizar la situación de la distribución en Europa

‘The European Doc-marketplace - Connecting the dots’ topaketa digitala urriaren 27an egingo da, Doclisboa zinema-jaialdi internazionalaren barne, Europako zinema-banaketaren egoerari buruz gogoeta egiteko. Saioa Zoom bitartez egingo da eta Youtuben jarraitzeko aukera izango da, 15:30etik 17:30era.

Europa Creativaren MEDIA bulegoekin elkarlanean antolatzen diren saio hauek helburu dute industriaren gai garrantzitsuenen inguruko eztabaida sustatzea, aditu anitzen eskutik. Aurtengo edizioa Austriako, Portugaleko, Turineko eta Euskadiko bulegoekin batera antolatua izan da, eta hizlariak filmen banaketari buruz mintzatuko dira Europako testuinguru eta lurralde ezberdinak aztertuz.

Honako adituek hartuko dute hitza: Alessandro Groppelerok, Fondo Audiovisivo FVG erakundeko nazioarteko harremanen buruak; Pedro Borgesek, Portugaleko zine-banaketa enpresa nagusia den Midas Films-eko arduradunak; Rubén Corralek, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko (Zinebi) programatzaileak; eta Salma Abdalla-k, dokumentalen eta telesail dokumentalen Austriako salmenta-eragile nagusietarikoa den Autlook Filmsales enpresako buruak. 

Mintegian izena eman

Topaketa zuzenean jarraitu ahal izango da Doclisboaren Youtube-ko kanalean.

______________________________

Doclisboa acoge un encuentro digital para reflexionar sobre la distribución en Europa

El 27 de octubre tendrá lugar el encuentro ‘The European Doc-marketplace - Connecting the dots’ sobre la situación de la distribución cinematográfica en Europa, dentro del festival de cine internacional Doclisboa. La sesión se desarrollará vía Zoom y se podrá seguir a través de Youtube, de 15:30 a 17:30 horas.

Estos encuentros, que se organizan anualmente en colaboración con las oficinas de Europa Creativa MEDIA, tienen como objetivo establecer un debate en torno a alguna de las cuestiones más candentes de la industria, con la participación de expertos en la materia. El tema de la presente edición, organizada con el apoyo de los Media Desks de Austria, Portugal, Turín y Euskadi, será la distribución de las películas en diferentes contextos y territorios europeos. 

El seminario digital contará con la participación de Alessandro Groppelero, jefe de relaciones internacionales del Fondo Audiovisivo FVG; Pedro Borges, responsable de Midas Filmes, la principal distribuidora de cine de Portugal; Rubén Corral, programador de Zinebi, el Festival Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao; y Salma Abdalla, CEO de Autlook Filmsales, uno de los agentes de venta de documentales y series documentales líderes de Austria. 

Inscribirse al seminario

El encuentro podrá seguirse en directo a través del canal de Youtube de Doclisboa.

Volver