Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

09/Feb/2021

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Zineuskadik animazio proiektuetara bideratutako gidoi analisi tailerra antolatu dute

  • Carlos Bleycher gidoilari, aholkulari eta haurrentzako animazioan eta edukietan espezializatutako gidoi-editoreak eskainiko du prestakuntza.
  • Parte-hartzaileek aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute beren animazio-proiekturako.

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Zineuskadik animaziozko film luzeak lantzeko proiektuen gidoiak aztertzeko tailerra antolatu dute Carlos Bleycher gidoilari, aholkulari eta gidoi-editorearekin elkarlanean. Martxoan egingo da prestakuntza, eta proiektuak aurkezteko azken eguna 2021eko otsailaren 25a da.

Aholkularitza-tailerra online egingo da martxoaren 17an eta 18an. Carlos Bleycher haurrentzako animazioan eta edukietan espezializatu da eta 16 urteko esperientzia du arlo honetan. Bere lanetan serie animatuak nabarmentzen dira: ‘Puerto Papel’, ‘Hostal Morrison’ eta ‘Horacio y los Plasticines’. Halaber, Disney xD, NatGeoKids eta DiscoveryKids kateetarako eduki sortzaile gisa aritu da 'Martian Soap 2111', 'Doggy World', 'Los Papelnautas', 'Mini Beat Power Rockers' eta 'Pocoyó' (laugarren denboraldia) telesailetan. 'Cagemates' telesailaren sortzailea da, eta lan horrekin 2013ko Annecyko Nazioarteko Animazio Jaialdiko MIFA Creative Focus Pitch saria irabazi zuen. Irakasle lanetan aritua da Txileko Santiagoko UNIACC Unibertsitatean, 'Narratiba haur eta gazteentzat' eta 'Telebistarako gidoia' irakasgaiekin, eta L'Idem Barcelonan, 'Film laburrerako gidoia’ irakasgaiarekin. Bere storytelling eta pertsonaien sorkuntza workshop-a Kolonbian, Txilen, Kuban, Espainian eta Polonian eman du.

Carlos Bleycherrek berak aukeratuko ditu tailer honetan parte hartuko duten hiru proiektuak.

Tailerra gidoilari eta gidoilari/zuzendari/ekoizle taldeei zuzenduta dago, baldin eta egoitza Euskadin badute eta animazioko film luze proiektu bat garatzen ari badira.

Helburua gidoia garatu eta hura idazteko prozesuan orientatzea da, animazioko proiektu zinematografiko on bat garatzeko eta MEDIA programaren deialdirako proiektuak prestatzeko.

Hautatutako proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feedbacka, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, azterketa…)tailer honetako antolatzaileek ezarritako egun batean (martxoaren 17an edo 18an). Hautapena egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ordutegia.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa –PDF edo Word-eko fitxategi elektronikoak bakarrik jasoko dira–:

  • Logline-a
  • Sinopsia.
  • Fitxa teknikoa (erabili beharreko teknika, generoa, iraupena eta publikoa)
  • Ikusizko ikuspegia eta ikuspegi artistikoa (fondoak, munduak, gaiak)
  • Soinu-tratamendua.
  • Moodboard-a.
  • Arte/biblia grafikoaren kontzeptua.
  • Pertsonaien deskribapena.
  • Tratamendua.
  • Gidoiaren azken bertsioaren lagina, elkarrizketa-adibideekin.
  • Zuzendariaren edo/eta ekoizlearen oharra.
  • Eskubideen jabetzaren frogagiria.
  • Aurrekontua.
  • Banaketa- eta marketin-plana.

Entrega-data:Inprimakia behar bezala beteta bidali behar da, eskatutako dokumentazioarekin batera, 2021eko otsailaren 25a baino lehen Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren helbidera: info@europacreativaeuskadi.eu

Informazio gehiago:

Volver