Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

27/May/2021

Álex Rodrigo, 'La Casa de Papel' telesail arrakastatsuaren zuzendaria, izango da telesail proiektuetara bideratutako gidoi analisi tailerraren buru

[EUS] Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik eta Zineuskadik fikziozko telesailak lantzeko proiektuen gidoiak aztertzeko tailerra antolatu dute ‘La Casa de Papel’ telesail ezagunaren Álex Rodrigo zuzendariarekin elkarlanean. Ekainaren bukaeran egingo da prestakuntza, eta proiektuak aurkezteko azken eguna 2021eko ekainaren 11 da.
 
Telesailen proiektuetarako gidoia aztertzeko tailerra ekainaren 24 eta 25ean egingo da Tabakaleran kokatutako Zineuskadi eta Europa Creativa Euskadiren bulegoetan. Álex Rodrigo zuzendari ezagunak zuzenduko du topaketa eta parte hartzen duten proiektuen gidoiak aztertuko ditu.
 
Rodrigoren karrerak inflexio-puntu bat izan zuen 24 urterekin, bere ‘Libres’ (2012) proiektua urteko webserie dramatiko sarituena bihurtu zenean (Los Ángeles, Roma, Vancouver, París, Melbourne, Madrid, etc.). ‘El Partido’ (2015) webserieak ospe handia eman zion fikzio berrian (NotodoFimFest-en edo Liberation egunkariaren Marble Awards sarietan saritua). Hori dela eta, Atresmediak bigarren denboraldia ekoizten du. 
 
27 urterekin, telebistako fikziora egin zuen jauzi, eta ‘Vis a Vis’ telesail arrakastatsuaren hiru kapitulu zuzendu zituen (Globomedia, Antena 3). Hortik aurrera, telesail arrakastatsuen zuzendari bihurtu zen, hala nola ‘La Casa de Papel’ (nazioarteko Emmy bat irabazi du eta ingelesez ez den telesailik ikusiena da), ‘El Embarcadero’ (serie dramatiko onenaren MIM saria) edo ‘Veneno’.
 
Zuzendari-lana eta gidoilari-lana bateratu ditu ‘El Último Show’ edo ‘La Regadora’ bezalako ekoizpenetan.
 
Tailerra gidoilari eta gidoilari/zuzendari/ekoizle taldeei zuzenduta dago, baldin eta egoitza Euskadin badute eta telesail proiektu bat garatzen ari badira.
 
Helburua gidoia garatu eta hura idazteko prozesuan orientatzea da, telesail proiektu on bat garatzeko eta MEDIA programaren deialdirako proiektuak prestatzeko.
 
Hautatutako proiektuek bi orduko aholkularitza pertsonalizatua izango dute (feedbacka, ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak, azterketa…) tailer honetako antolatzaileek ezarritako egun batean (ekainaren 24ean edo 25ean). Hautapena egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ordutegia.
 
Aurkeztu beharreko dokumentazioa –PDF edo Word-eko fitxategi elektronikoak bakarrik jasoko dira–:
  • Logline-a
  • Sinopsia (orrialde erdia)
  • Bigarren denboraldiko sinopsia (orrialde erdia)
  • Fitxa teknikoa (erabili beharreko teknika, generoa, iraupena eta publikoa)
  • Arte/biblia grafikoaren kontzeptua.
  • Soinu-tratamendua.
  • Pertsonaien deskribapena (pertsonaien garapena, aurkitzen dituzten gatazkak eta barne-bilakaera).
  • Tratamendua (15-20 orrialde)
  • Gidoiaren azken bertsioaren lagina, elkarrizketa-adibideekin.
  • Zuzendariaren edo/eta ekoizlearen oharra.
  • Eskubideen jabetzaren frogagiria.
  • Aurrekontua.
  • Banaketa- eta marketin-plana.
 
Entrega-data:Eskatutako dokumentazioa 2021eko ekainaren 11 baino lehen Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren helbidera bidali behar da: info@europacreativaeuskadi.eu
 

[CAS] Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi y Zineuskadi han organizado este taller enfocado en el análisis de guiones para proyectos de series de televisión para el próximo mes de junio con el director de la aclamada serie de televisión ‘La Casa de Papel’, Álex Rodrigo. El último día para entregar los proyectos será el 11 de junio de 2021.

El taller de análisis de guion para proyectos de series de televisión se celebrará del 24 al 25 de junio en las oficinas de Zineuskadi – Europa Creativa Euskadi en Tabakalera. El conocido director Álex Rodrigo será el encargado de conducir este encuentro y analizará los guiones de los proyectos participantes.

La carrera de Rodrigo tuvo un punto de inflexión cuando con 24 años su proyecto ‘Libres’ (2012) se convierte en la webserie dramática más premiada del año (Los Ángeles, Roma, Vancouver, París, Melbourne, Madrid, etc.) La webserie ‘El Partido’ (2015) le consagra como un referente en la nueva ficción (premiada en el NotodoFimFest o en los Marble Awards del diario Liberation). Tanto es así que Atresmedia produce su segunda temporada.​

Con 27 años da el salto a la ficción televisiva, dirigiendo tres capítulos de la exitosa serie ‘Vis a Vis’ (Globomedia, Antena 3). A partir de ahí, se convierte en director de exitosas series como ‘La Casa de Papel’ (ganadora de un Emmy internacional, es la serie más vista de habla no inglesa), ‘El Embarcadero’ (Premio MIM a mejor serie dramática), o ‘Veneno’. Combina la labor de director con la de guionista en producciones como ‘El Último Show’ o ‘La Regidora’.

El taller está dirigido a guionistas y equipos de guionistas/directores/productores con sede en Euskadi y que cuenten con un proyecto de serie de televisión en desarrollo.Los objetivos de este taller son orientar en el proceso de desarrollo y escritura del guion para desarrollar un buen proyecto de serie de televisión y prepararlos para las convocatorias del Programa MEDIA.

Los proyectos seleccionados contarán con una asesoría personalizada (feed-back, ideas, sugerencias, consejos prácticos, análisis…) de dos horas de duración en uno de los días asignados por la organización de este taller (24 o 25 de junio). El horario se anunciará a cada participante una vez hecha la selección.

Documentación a presentar –sólo se recibirán archivos electrónicos en PDF o Word:

  • Logline.
  • Sinopsis (media página)
  • Sinopsis segunda temporada (media página)
  • Ficha técnica (técnica a utilizar, género, duración y público objetivo)
  • Concepto de arte/biblia gráfica.
  • Tratamiento visual y sonoro.
  • Descripción de los personajes (arcos de personajes, conflictos que encuentran los personajes y cómo les hace evolucionar internamente)
  • Tratamiento (entre 15 y 20 páginas)
  • Muestra de la última versión del guion con ejemplos de dialogo.
  • Nota del director y/o productor.
  • Prueba de posesión de derechos.
  • Presupuesto.
  • Plan de distribución y marketing.

 

Fecha de entrega:Enviar la documentación solicitada, antes del 11 de junio de 2021 a Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi: info@europacreativaeuskadi.eu

Volver