
Creative England-ek antolatuta, Talent X: Developing the Developers izeneko ikastaroa 2016ko martxoaren 16tik 18ra izango da Amsterdamen. Saltzaile, banatzaile,operadore, edo besterik gabe, euren formazioan urrats bat eman nahi duten zinemagileei dago zuzenduta. Bigarren edizioko izen-emate epea urtarrilaren 6an amaituko da.Talent X-ek Europako eta inguruko zine esparruko 30 ordezkari biltzen ditu; guztien artean etorkizuneko profesionalen garapena sustatzea izango dute helburu. Ikastaroan zenbait gai landuko dituzte: nazioarteko praktika onak, erronka tailerrak eta etorkizuneko profesionalentzako aukera ezberdinak.
Informazio gehiagorako, tartean lehenengo edizioko txostena. Zalantzak argitzeko: