
Sources 2 Europako zinema profesionalei zuzentzen zaien gidoiak garatzeko tailerra Norvegian, FilmCampen, izango da datorren ekainaren 8tik 16ra. Bertan izen emateko epea, amaitzear da eta datorren asteazkenean, martxoaren 1ean, itxiko da parte hartzeko aukera.
Tailerrean garapenean dauden zinema proiektuen ekoizleak, zuzendariak edota gidoilariek parte hartuko dute. Sources 2 prestaketa saio bat baino gehiago da eta banakako bilerek dozenaka film pantaila handian ikustea ahalbidetu du. Halaber, 30 herrialde baino gehiagoko sarea ere jartzen da eskuragarri.
Informazio gehiago eta izena emateko formularioa Source 2 webgunean egin daiteke.
FilmCamp
FilmCamp film luze eta telebista ekoizpenen beharrak asetzen dituen Norvegiako enpresa da. Orobat, entitateak bertako eta nazioarteko industriako ordezkariekin mintegiak antolatzen ditu.