Koprodukzioa egin dezaketen edota Txina eta Europaren arteko lotura garbi bat duten sei film europar eta 6 film txinatar aukeratuko dira tailerrerako. Hautatutako partaideek, Europa eta Txinako gidoi aholkulari eta zinema munduko profesionalen laguntza izango dute proiektuen garapenean.
Parte hartzeko baldintzak dira film proiektu baten garapenean lanean aritzea; Txina edota Europako zuzendari, produktore edo gidoilariak izatea edota animaziozko proiektua izatea. Era berean, istorioaren garapenaren estruktura, pertsonaiak eta lokalizazioak bidali beharko dira.
Tailerrak bi zati izango ditu. Lehenengoa Txinan izango da, Pekineko Zine Jaialdi Internazionala baino lehen eta bigarrena Europan, Veneziako Zine Jaialdia baino lehen. Aldi bakoitza 3-4 egunekoa izango da, jaialdiarekin amaituz.
Partehartzea doakoa da. Izena-emateko azken eguna: 2016ko urtarrilak 30.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: www.bridgingthedragon.com
Volver