Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

13/Jun/2017

Nazioarteko koprodukziorako tailerrean parte hartu nahi duzu?

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik - Zineuskadi, Donostia Zinemaldiarekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu dituzte luzemetrai proiektuak garapen edota grabazio fasean dituzten ekoizleei zuzenduta. Proiektu honek, nazioartekotze eta bazkide zein finantziazio internazionalean bilaketan laguntzea du helburu. Hori lortzeko aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedback, ideiak, aholku praktikoak...).

Aholkularitza Edgard Tenembaumek emango du, sorkuntzazko dokumentalen ekoizpenean eskarmentu handia duen profesionalak.  

Gehienez 6 proiektu aukeratuko dira ekimenean parte hartzeko (gazteleraz aurkeztu behar dira) eta aukeratuak Zinemaldian parte hartuko dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

·      Sinopsia.

·      Aurkibidea.

·      Aurrekontua (gutxi gorabeherakoa).

·      Finantzazio plana.

·      Finantziazioaren egoera.

·      Lan-taldearen proposamen teknikoa eta artistikoa.

·      Ekoizlearen oharrak (Pelikula mota, erreferentzia zinematografikoak, koprodukzioa zein herrialdeekin egin nahi den, zein enpresekin…).

·      CV: enpresarena eta ekoizlearena.

(Aurkeztu beharreko dokumentazioarekin gehienez bi orrialdeko txostena ).

Aurrez aurreko bilerak irailean egingo dira (5etik 7ra), Zineuskadiko bulegoan (Andre Zigarrogileen Plaza, 3. solairua).

Parte hartu nahi izanez gero, formulazioa eta eskatutako dokumentazioa posta helbide honetara bidali info@europacreativaeuskadi.eu ekainaren 20a baino lehenago.

Volver