
Miguel Machalski gidoi-analista entzutetsua gure artean izango da datorren astean, zinemara bideratuko diren proiektuen inguruko aholkularitza emateko. Hiru egunez, martxoaren 7tik 8ra, Euskal Herriko zazpi ekoiztetxe hauetako ordezkariekin elkartuko da: Lamia, Kubelik Films, Gariza Films, Pedro Fuentes, Zinea Sortzen, Arquetipo comunicación eta Arena Comunicación.
Bakarkako aholkularitza saioak izango dira. Ekoiztetxeek garapen fasean dituzten zinemarako proiektuak aurkeztuko dituzte, bakoitzak bat, eta aholkulariak gidoiaren idazketa modurik egokienean bideratzeko oinarriak emango dizkie –ideiak, iradokizunak, aholku praktikoak eta abar–.
Garapen tailerra
Miguel Machalskirena hilabete honetan jasoko duten bi tailerretan lehena izango da. Hilabete bukaeran, martxoaren 29an eta 30ean, Edgar Tenembaumen bisita jasoko baitute. Ekoizleak proiektuak garatzeko tailerra eskainiko die.