Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

26/Sep/2016

MEDIA 25. URTEURRENA: Donostiako Zinemaldian MEDIA programak lagundutako film sarituak

64. Donostiako Zinemaldiko sekzio ezberdinetan MEDIA programak diruz lagundutako 34 film lehiatu dira, inoizko kopuru handiena. MEDIA programarentzat ospakizun urtea da, aurten zilarrezko ezteiak betetzen baititu. Zinemaldian programak babestuta lehiatuko diren pelikula kopuruari erreparatuz gero, argi dago programa osasuntsu dagoela. Orotara, MEDIA programak ia lau milioi europoko diru laguntza bideratu du film horietara eta bost sariatuak izan dira Donostiako zinema jaialdian.

Hauek dira Donostiako Zinemaldian MEDIA programaren laguntza jaso duten eta sarituak izan diren filmak:

  • Johannes Nyolhmen, Jätten: Epaimahaiaren Sari Berezia
  • Jérôme Salleren, L'Odyssée: Greenpeace-Lurra Saria
  • Bertrand Bonelloren, Nocturama: SIGNIS Saria
  • Ken Loachen, I, Daniel Blake: Donostia/ San Sebastían 2016 Europako Kultur Hiriburua Publikoaren Saria
  • Claude Barrasen, Ma Vie de Courgette: Donostia/ San Sebastían 2016 Europako Kultur Hiriburua Publikoaren Saria
Volver