Galwayko Zinema Jaialdian, Zinema Feriaren barnean, egingo da Marketplace-a uztailaren 7tik 9ra. Bertan proiektuak garapenean edo bukatu berri dituzten zinegileak bilduko dira zinema finantzariekin, banatzaileekin, salmenta eragileekin, aurkezleekin edota produktoreekin.
Aurrez aukeratutako Europako film luze edota proiektuen ekoizle taldeak enpresa ezberdinetako ordezkariekin biltzeko aukera izango dute. Modu honetan talentu berriak aurkitu eta luzarorako harremanak finkatzeko parada ezin hobean bilakatzen da Marketplace-a.
Informazio gehiagorako fair@galwayfilmfleadh.com helbide elektronikora mezu bat bidali daiteke edota www.galwayfilmfleadh.com webgunea bisitatu.
Volver