Donostiako Zinemaldiaren eta CineLatinoren (Tolouseko zinemaldia) arteko lankidetzari esker sorturiko ekimenaren helburua produkzioan zailtasunak dituzten Latinoamerikako ekoizpeneko film luzeak bukatzen laguntzea da. Bi zinema jaialdiek sei filma aurkeztuko dituzte profesional talde baten aurrean, eta azken horien ardura izango da filma sarituak aukeratzea.
Hiru dira ekimenak banatzen dituen sariak: Zinema Eraikitzen Toulousen saria, post-produkzio zerbitzuak eta CNC beka ematen ditu; Cine+Eraikitzen saria, filma Frantzian banatuko duen etxearentzat; eta azkenik, Europako banatzaile eta exhibitzaileen saria, Europa Distribution banaketa sareak eta CICAEk sustatuko duena.
Parte-hartzaileak bete beharreko baldintzen artean daude: latinoamerikako ekoizpena izatea, 60 minutu baino gehiagoko iraupena izatea, post-produkzio fasean egotea eta ebaluatzeko aurkezten duten kortea ingelesez edota gazteleraz azpititulatua egotea.
Zinema eraikitzen ekimenak talentu berriak ezagutarazi eta azken urteotako latinoamerikako film luzeak amaitu eta merkaturatzen ditu. Horrexegatik, funtsezko hitzordu bihurtu da, Atlantikoko bi aldeetako produktore eta industriako kideen artean.
Izen-ematea doakoa da eta urtarrilak 20an amaitzen da izena eman eta materialak aurkezteko epea. Izena ematen dutenek, martxoan jakingo dute hautaketaren berri.
Izena emateko formularioa lotura honetan eskura dezakezu.
Volver