Erich Pommer Institutuak Berlinen (Alemania) antolatutako tailerrak Europako koprodukzioak izango ditu aztergai. Azaroaren 23tik 27ra Europako koprodukzio bat nola egin ikasi ahal izango da; finantziazio estrategiak, esparru juridikoa eta kasu errealen beste zenbait aspektu interesgarri. Aldi berean, ekoizle, sektoreko adituen edota nazioarteko salmenta eragileen kontaktuak eskuratzeko baliagarria izango da tailerra.
Ondorengoak dira ikergai izango diren koprodukzio kasu praktikoak: Humidity (Serbia, Holanda eta Erresuma Batua) Langosta (Irlanda, Erresuma Batua, Frantzia eta Holanda) eta The Neon Demon (Danimarka, Frantzia eta Estatu Batuak).
Bost egun iraungo dituen ikastaroan, herrialdeen arteko koprodukzio hitzarmen ezberdinak aurkeztuko dira, baita European Convetion on Cinematographic Co-Production arautegia. Mintegian marketingak, obren banaketak eta networkingak ere lekua izango dute.
Izena emateko ez dago eperik eta plazak ordenaren arabera esleituko dira. Izen ematea eta informazio gehiago Erich Pommer Institutuaren webgunean jarri dira eskuragarri.
Volver