Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

09/Jun/2017

Ikusmira Berriak hautatutako proiektuak Tabakaleran garatuko dira

Ikusmira Berriak programaren hirugarren edizioak jasotako proposamenen artean, lau proiektu desberdin aukeratu ditu. Proiektu hauek abuztuaren 21etik aurrera garatuko dira Tabakaleran.

Guztira 19 herrialde desberdinetatik bidalitako 157 proposamen jaso ditu aurtengo edizioak, aurreko urtekoarekin alderatuz % 320 igo da partaidetza. Hautaketa egiterako orduan epai-mahia ez ezik, adituen batzordea ere aholkularitza lanean ibili da.

Sei asteen buruan garatuko dituzte proiektuak. Lehen lau asteak proiektuak lantzen emango dituzte Tabakalerako Sortzaileen Gunean, horretarako, eskola magistralez gain, adituen batzordeko kideen laguntza ere jasoko dute.

Bosgarren astean aurkezpena prestatu beharko dute, hurrengo astean bakoitzak bere lana defendatzeko. Era honetan kolaboratzaileen interesa piztu dezakete. 

Ikusmira Berriak proiektuen artean 20.000 € banatuko ditu proiektuak gara ditzaten. Azkenik, REC Grabaketa Estudioak proiektu irabazleari film luze bat egiteko postprodukzio zerbitzuak eskainiko dizkio.

Proiektuak banan-banan

Proiektuen artean euskal zinemagile bat aurkitzen da, Maider Fernandez Iriarte. Las Letras de Jordi izeneko proposamena aurkeztu du. Espainiar Estatuko beste proiektu bat ere badago, Eles transportan a morte, Samuel M. Delgadok eta Helena Girónek garatuko dutena.

Proiektuen laburpenak aurreko loturan ikus daitezke.

Volver