
Film proiektu batean murgilduta dauden gidoigile, idazle, produktore eta zuzendari profesionalei zuzendua, “Sources 2 Development Workshops” tailerraren helburua da profesionalei euren proiektuan laguntzea. Besteak beste, gidoiaren tratamendua eta lanaren proiekzioa landuko dira.
Tailerra bi leku eta data ezberdinetan egiteko aukera egongo da: lehenengo deialdia Tübingen-en (Alemania) izango da, apirilaren 15etik 23ra -izena emateko azken eguna abenduaren 1a da-.
Bigarren deialdia 2016ko ekainerako luzatu dute, Norvegian. Izena emateko epea martxoak 1ean amaitzen da.
Informazio gehiago: http://www.sources2.de/