Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

11/May/2016

Europako Ikus-entzunezko Behatokiaren urteko konferentzia

Europako Ikus-entzunezko Behatokiaren urteko konferentzia Canneseko zinema-jaialdiaren barruan ospatuko da, maiatzaren 14an, goizeko 9.30etik-11.30 bitartean, Olympie Cinema, 7 Rue d`Antibes, Cannesen. Aurten, Europako filmen esportazioez arituko dira.

Adituen panelak Europako filmen esportazioen hiru funtsezko ikuspegi landuko ditu: alde batetik, Europako pelikulen garrantzia merkatu nazionaletatik haratago, bestetik, zer egiten duten Europako filmek bidaia arrakastatsuak izan ditzaten eta, azkenik, plataforma digitalek esportazio aukera gehiago nola eragin dituzten.

Behatokiko taldeak, Maja Capellok, Informazio Legalaren saileko zuzendariak eta Martin Kanzlerek, Analista Zinematografikoak, panel bakoitzaren aurkezpena egingo dute, Europako Industria Zinematografikoaren inguruan datuak eta analisiak argitara emanda. Aurtengoan zeremonia maisua Sampo Media erakundeko Michael Gubbins izango da.

Susanne Nikoltchevek, Behatokiko zuzendari exekutiboak, azaldu duenez jarleku kopurua handiagoa izango du edizio berriak. Horrez gain, formatuari dagokionez ez dela oso akademikoa izango aitortu du eta ikus-entzuleen parte hartzea sustatuko dutela.

Konferentziako ponenteak ondorengoak izango dira:

  • Stefano Massenzi, Lucky Redeko Salmenta eta Negozio zuzendaria
  • Daniela Elstner, Film Frantsezen Esportazio Asoziazioko eta Ed Guiney Element Pictureseko lehendakaria

Ohi bezala sarrera zabalik dago zine zein jaialdi merkatua eta prentsa akreditazioa duen ororentzat.

Gonbidapena jasotzeko, cannes@coe.int helbide elektronikora idatzi behar da.

Egitaraua hemen kontsultatu dezakezu.  

Volver