
Kultura Livek, Euskal Herriko Zuzeneko Musika Areto Pribatuen elkarteak, Nazioarteko Zuzeneko Musika Aretoen Jardunaldia antolatu du bihar Dabadaba aretoan.
Elkarteak Kultura Live Labekimena sortu du sektorearen inguruko mahai inguru, mintegi eta lanabesak bultzatzeko asmoarekin. Eta ekimena zabaldu asmoz eta zuzeneko musika aretoen lan-dinamikan profesionaltasuna bultzatu eta aurrera egiteko apustua sendotzeko asmoz biharko jardunaldia.
Bertan, besteak beste, Ainhoa Gonzalez Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko bulegoko ordezkaria izango da Creative Europe ekimena aurkezten. Era berean, Live DMA elkartearen lan dinamika, Europako zuzeneko musika aretoen sarea osatzeko oinarriak, eta zuzeneko musika aretoen datu baseak aurrera eramateko dinamikak izango dira hizpide.
Hauxe da biharko prestatu duten egitaraua:
Jardunaldian parte hartzeko gonbidapena beharrezkoa da, eta info@kulturalive.com posta helbidean eskatu behar da.