Europako film eta dokumental ekoizleei zuzendutako Eurodoc 2017 programan izen emateko epea zabalik da eta urriaren 14an amaituko da. Jardunaldiaren helburua nazioarteko ekoizpenekoak diren sormen dokumentalak eta one-off eta transmedia proiektuak laguntzea da.
Programak irauten duen bitartean, parte hartzaileak aurkeztutako proiektuen garapena landuko dute, egitasmoak nazioartean izan dezakeen indarra edota koprodukzio, finantziazio, aspektu legal eta negozioan sakonduz. Azken saioan proiektua adituen aurrean aurkeztuko da. Programak, orotara, sei eguneko hiru saio izango ditu:
Informazio gehiago Eurodoc programaren webgunean eskuratu daiteke. Harremanetarako, eurodoc@wanadoo.fr eta eurodoc.team@orange.fr helbide elektronikoak jarri dira eskuragarri.
Volver