
European Training Programme EKRAN+2016 martxan da. Wajda Studio eta Wajda School-ek antolatuta, zinemako profesionalak trebatzeko 22 eguneko proiektua da EKRAN+. Zuzendarientzat dago diseinatua, baina baldintza gisa, lan-talde osoa eraman beharko du tailerretara. Gutxienez, lan-taldeek kide hauek eduki behar dituzte: zuzendaria, gidoilaria, produktorea eta argazki zuzendaria.
Helburua da parte-hartzaileen etorkizuneko filmografiaren tonua eta ikus-lengoiaia esploratzea, identifikatzea eta perfekzionatzea. Bost arlo landuko dituzte: gidoiaren garapena, filmaketaren prestakuntza, filmatzea, editaia eta azkenik, ebaluazioa. Bide horretan, esperientziadun profesionalak izango dira tutore, besteak beste Wojciech Marczewski edota Andrzej Wajda. Amaieran talde bakoitzak proiektua bideratuta eduki behar du: gidoiaren zirriborroa egina edota filmaren tonua, generoa eta lengoai bisuala aurreratua.
Proiektua hiru saiotan banatzen:
Izen-ematea abenduaren 1a baino lehen egin behar da eta hainbat dokumentu aurkeztu behar dira. Aurkeztu beharreko dokumentuen eta proiektuaren informazio gehiago: www.ekranplus.eu