
2016an zehar Europa Creativa MEDIA programa Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin eta Donostia Zinemaldiarekin lanean hasiko gara aro digitalean ikus-entzule berriak garatzeko helburuarekin. Arlo horrek berebiziko garrantzia du Donostia 2016rentzat, bere kultur programaren motorretako bat baita. Zinemaldiarentzat ere oso garrantzitsua da, hark ere hainbat ekimen jarri baititu martxan ikus-entzule gazteak erakartzeko eta ikus-entzunezkoen sormen mota berrietara irekitzeko.Ekimena European Film Forum delakoaren barruan biltzen da. Foroa Europako Batzordeak sorturiko plataforma da, ikus-entzunezkoen sektorearekin gai estrategikoei buruzko elkarrizketa bat artikulatzeko. Sormenaren eta kulturaren industriak, eta, bereziki, zinema eta ikus-entzunezkoak, Europako kultur aktiborik preziatuenetakoa dira. Gure hizkuntz eta kultur aniztasuna sustatzen dituzte, eta hazkuntza ekonomikoaren eragileetako bat ere badira. Europako Batzordearen barne-merkatu digitalaren estrategiaren helburua sorkuntzako edukietarako sarbidea hobetzea eta ikus-entzule berriengana iristea da.Donostia 2016an parte hartuko duten kultur ekimenei esker, Donostia leku ezin hobea izango da ikus-entzuleen garapenari buruzko elkarrizketa bat abiarazteko, ikus-entzule horiek sormen handiagoko Europa anitzago batetako eragile gisa hartuta.