
Talka Records & Films eta Setmagic Audiovisualek ekoitzitako eta Fermin Muguruzak zuzendutako Black is Beltza animaziozko proiektua Carton 360 izeneko ekitaldian aurkeztuko dute.
Carton 360 gaur eta bihar artean egingo da, eta Black is Beltza aukeratu dute Espainiako beste hiru proiekturekin (Emmy y GooRoo, Tomavista; Under the sofa, Teideos Audiovisuales; eta The Cuddly farm, DDM Visual) atzerriko beste hogeirekin batera.