
First Film First programak Europako hego ekialdeko gidoilarien obrak aurkezteko online plataforma jarri du martxan. Euskarriak beren burua eta proiektuak ezagutzera ematea ahalbidetuko die. Bertan biografia, filmografia, lanen adibideak eta informazio gehigarria jarri da eskuragarri.
Bestalde, industriako gainerako profesionalei, ekoizleei edota zuzendariei, idazle, sinopsi, ideia edota gidoi ezberdinak topatzeko baliagarri izango zaie. Gidoilarien profilak Meet the Scripwritersen webgunean argitaratuko dira. Erabiltzaileek hitz gako, herrialde edota hizkuntza kontuan hartuz egin beharko dute bilaketa.