Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi

Programa de la Unión Europea

para la cultura y los sectores creativos

Noticias

05/Oct/2015

13. Berlinale koprodukzio merkaturako deialdia

Datorren urteko otsailean (11-21), Berlingo Zinemaldiaren 66. edizioa ospatuko da, eta bere baitan, Berlinale koprodukzio Merkatuaren 13. edizioa egingo da otsailaren 14tik 16ra.

Merkatua ekoizle, saltzaile, banatzaile eta nazioarteko koprodukzioan lanean dabiltzan saltzaileei zuzendua da. Bertan, onartuak izan diren fikziozko luzemetraien egileek aukera izango dute finantzazioa lortzeko, aurrez hitzartutako lan bileretan.

Euren proiektuak aurkeztu nahi dituzten profesionalek izena eman behar dute urriaren 21a baino lehenago. Onartuak izan diren proiektuen zerrenda abenduaren 22an erabaki, eta urtarrilean jakinaraziko da.

Izen-emate formularioa atxikita duzue, deskargatzeko moduan (ikus más información).

Informazio gehiago: coproductionmarket@berlinale.de  

Más información

Volver